Lan handiaren emaitzak

Aspaldian ezer idatzi ez badut ere ez da lanik egin ez dugunaren seinale!! Hilabete hauetan burubelarri ibili gara guztiok konpostaren munduan eta emaitzak oso onak izan dira.

Ikasturte honetan 38 laborategi tailer egin ditugu! Ez da zifra makala ez… Denetarik ikusi dugu, bai zomorro artean eta baita ikasleen artean ere jeje. Hasieratik zirrara handia erakutsi dutenak egon dira, hasieran beldurti eta amaieran ausart jokatu dutenak eta baita nazka gainditu ezin izan dutenak ere.

Bada dibertsitatea gure geletan ere!

Eguzkitza ikastetxean urte batzuen ostean eta pronostiko guztien aurka konpostagailuaren hustuketa egin genuen. Lehen mailakoak eta ZIG gela gustura ibili zen lanean, horrela jakinarazi zidaten behintzat. Datorren ikasturtean ikastetxean bertan duten baratzean erabiltzeko konposta lortu zuten eta baita ikasturte osoko lanaren emaitza ikustea ere.

Azkenik, ikasturte honetan tailer berri bat aurkeztu da eta Txingudiko 6. mailakoak izan dira egitera ausartu diren lehendabizikoak.

Ikasturte osoan konposta gora eta behera hitz egiten, aztertzen eta ikasten gabiltza.

Baina hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua bada!

Konpostaren erabilera nolakoa izan beharko litzatekeen aztertzeko esperimentu bat planteatu da. Garaiko eta bertako landareak konpost eta lur proportzio ezberdinetan landatu dira, datuak hartu eta datozen asteetan landareak nola eboluzionatzen duen aztertuko da. Txingudin marrubiak landatu genituen, eta lastima handiz talderen batek ikasturte amaieran ez duela marrubirik probatuko aurreikusten dut… Baina tira, ez zaio sekula zenbat konpost erabili behar EZ duen ahaztuko!

Urteari amaiera emanez

Ikasturtea atzo hasi zela dirudien arren konturatzerako Gabonetako oporrak iritsi dira. Denbora abiadura azkarrean aurrera doa, baina, ez gara eskuak gurutzatuta egon, lan handia egin dugu hilabete hauetan!

Laborategi tailerrek arrakasta itzela izan dute, Egiluzen, Elatzetan eta Eguzkitza ikastetxeetan ibili gara konpostagailu barruan bizi diren ornogabeak aztertzen.

Artista ederrekin topatu gara!

Bagoaz aurrera…

Kurtsoa aurrera doa pixkanaka eta baita gu ere! Ikastetxe guztiek iada formakuntza saioak burutu dituzte eta konpostagailuak prest daude lanean hasteko. Baratzak ere pixkanaka forma hartzen doaz.

Txingudi ikastolako 6. mailako ikasleak aurreko ikasturtean zehar bete zuten konpostagailua hustutzen ibili dira. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere lanean gogotsu ibili ziren, eta jarrera paregabea erakutsi zuten.

Ikusle izan zituzten 4. mailako ikasleak, eta euren eredu izan ziren! Askok aipatu zuten moduan haiek ere oroitzen ziren orain 2 urte zaharragoak lanean ikusi izanaz eta irrikitan zeuden eskuak zikintzen hasteko.

Guztien animo eta lanarekin eguraldi txarrari aurpegi ona jarri genion!

Hustuketa Elatzetan!

Goizean goiz isiltasuna nagusi zen Elatzeta eskolako baratzean… ikasleak iritsi diren arte! Gaurkoan 6. mailakoek saio berezia izan dute. Aurreko ikasturtean konpostagailuan isurketak egiteko lana hartu zuten eta udarako oporretatik bueltan erabat ezberdin topatu dute heuren konpostagailua!

Gaurkoan ez ditugu topatu platano edo mandarina azalak, ezta sagar puskak ere… Askoz atseginagoa izan da!!!

Lan guztiak du bere ordainsaria!

Hasiera batean izan duten zikintzeko beldurra berehala bihurtu da gogoan… Gurasoren bat agian gaur nitaz oroituko da… baina merezi izan du. Begira nola ibili diren!!!

Aurten ere, bueltan gaude

Ireki ditugu ikastetxeetako ateak eta bete dira berriro ikasgelak. Konturatzerako ikasturte berriko lehen hilabetea joan da eta eguraldiak laguntzen ez duen arren, pixkanaka udarako erritmoa atzean utzi eta errutinara itzuli gara.

Konpostagailuen lehenengo kontrola burutu dugu eta ikastetxe bakoitzeko egoera ezberdina da. Batzuk konpostagailuak hutsik dituzue eta lanean hasteko prest daude, beste batzuk, ordea, hustutzeko zain.

Kasua kasu, hasi gara ikasle berrientzako formakuntza saioak lotzen eta konpostagailuak hustutzeko datak jartzen. Hau abian da!

Laster arte soilik!

Denbora ezin daiteke gelditu, eta ohartzerako ikasturte hau ere amaitu da. Orain, lan handiaren osteko deskantsua dator, merezitakoa!!

Ikasturte osoan zehar burubelarri ibili gara gure konpostagailuak martxan mantentzen, horretarako behar izan den denbora, izardi eta ilusio guztia dedikatuz.

Ikastetxeetako belaunaldi berriek konpostaren sekretua ezagutu dezute, ezagutu eta aditu bihurtu! Bai lagun, ikasturte honetan naturaren sekretu bat barneratu duzu, herritar askok begien aurrean izan da ere, inoiz ikusiko ez dutena.

Gure hondakinak, batzutan jasangarriak eta bestetan erabat desatseginak, denboran zehar nola eraldatzen diren ikusi ditugu. Gure konpostagailuak janari soberakinez bete, tapa itxi eta parebat errekreo igarota, berriro ireki eta irudi ezberdin batekin topatu garela jabetu gara.

Aditua ez denak magiatzat joko du, guk ikusi eta ikasi dugu nor ibili den taparen iluntasunean lanean…

Lan horren fruituak non erabili ere izan dugu!

Dagoeneko ez nauzue behar eta zuen txanda da sekretu hori ez ahaztea. Ahalik eta gehien zabaldu, zuen jakinduria herri zein adin ezberdinetako belarrietara irits dadin. Giltza zuena da. Ni datorren ikasturtean itzuliko naiz, sekretua hurrengo belaunaldiari igarotzera.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako 18.524 euroko dirulaguntzari esker garatu dugu.

ZiSare urte berri on!

ZiSare proiektua martxan dago berriz ere 2022-2023 ikasturte honetan!

Proiektua berriz ere abian da Irun eta Hondarribiko hainbat ikastetxeetan.

Hurrengo astean hainbat hustuketa ditugu aurreikusiak, espero dugu eguraldia lagun izatea! Behin hustuketak eginda, formakuntza saioekin jarraituko dugu eta ondoren, hasiko dira eskualdeko hainbat ikasle konpostagailuak elikatzen!

Edozein zalantza izan ezkero, jarri gurekin harremanetan!!

ONGI IZAN!

Konposta zein proportziotan erabili?

Badakigu konposta ez dela sustrato bat, baizik eta gure materia organikoaren deskonposizioaz lortzen dugun ongarri naturala. Baina zein proportzioran komeni da erabiltzea?

Galdera honi erantzuteko, duela hilabete batzuk Talaia BHIko Zientzia Aplikatuetako ikasleek experimentu bati ekin zioten.

Experimentuaren helburua konposta erabiltzerakoan konposta eta lurraren (edo sustratoaren) proportzio egokia zein den aztertzea izan zen. Horretarako, espezie eta tamaina bereko 5 landare lorontzi desberdinetan landatu zituzten. Lorontzi bakoitzean lur eta konpost proportzio desberdinak zeuden:

Hilabeteak aurrera joan eta gure landareak hazitzen hasi ziren, baina denak modu desberdinean…baten hostoak “erre” egin ziren, beste bat asko handitu zen, beste bat gutxiago… eta modu honetan proportzio egokiena zein den ikusi ahal izan genuen!

Ezetz asmatu zein izan den proportziorik egokiena?? Begira ezazue experimentu bukaeran ateratako argazkia eta atera zuen ondorioak!!

Bukatzear gaude eta 3 ohar…

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturtea bukatzeko gutxi falta da, eta aurtengo ZiSare proiektua ere bere azkeneko urratsetan dago. Hori dela eta, 3 gauza jakinarazi nahi genizkizuen:

1- Alde batetik, konpostagailura egin dituzuen isurketen datuak jaso behar ditugu, beraz eskertuko genuke lehen bait lehen landa koadernoko datuak (edota argazkiak) bidaltzea urte bukaerako memoria egin ahal izateko.

2- Bestetik, proiektuaren inguruko iritzia eta asebetetze maila zein den ezagutzeko, irakaslegoarentzat galdetegi bat prestatu dugu eta hori betetzea eskertuko genuke.

3- Azkenik, hurrengo asteko ostegunean, (ekainak 23) ikastetxe guztietatik pasako gara ekaineko kontrol bisita egitera. Nahi baduzue egunean bertan jaso dezaket landa koadernoa ere.

ONGI IZAN!!!

Kontrola + Ziurtagiria

Udaberriko oporrak atzean utzi eta berriz ere konpostagailuak elikatzea tokatzen da!! Hori dela eta, bihar apirileko kontrola egitera pasako gara.

Horretaz gain, 2021-2022 ikasturte honetarako prestatu dugun ziurtagiria utziko dizuegu eskolan ere.

Eta beti bezala material lehorra behar baldin baduzue, jarri gurekin harremanetan eta bihar bertan eramango dizuegu!

Ongi izan!!