Ikasturte amaieran, gure proiektuaren ebaluazioa egin beharra dagu, eta horretarako ZiSarekide zareten irakasleei ebaluazio-inkesta betetzea eskatu dizuegu, hala ere bakar batzuk falta dira oraindik, Gogoratu!
Autor: zisaretxingudi
Ikasturte amaieran…
Kaixo ZiSarekideak!
Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…
- Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak «Materialak deskargatu» deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
- Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.
Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…

Konposteko bizidunak behatzen ari gara.
Gogoratu landa koaderno digitala!
Gogoratu!
Hasi landa koaderno digitala betetzen… gogoratu pasahitza erabiliz sartu eta bertan dagoen artxiboa erabiltzea!

Egindako lanek badute saria!
Iaz egindako lanek badute saria, eta ikusteko hona hemen Irungo Txingudi Ikastolako ikasleek eskuratutako konposta!


Berriro gara abian!
Aurten ere ZiSare berriro ere abian! Datorren astean egingo ditugu Hondarribiako eta Irungo ikastetxeekin lehenengo antolaketa bilerak.

Ebaluazio bilera
Aurtengo ikasturteko ZiSare Txingudi proiektuari dagokion atala bukatzeko, datorren asteazkenean, ekainaren 15ean, ebaluazio bilera egingo da Txingudiko Zerbitzuak-en Egoitza Nagusian goizeko 10:00etan.
Bertan ikusiko garelakoan.
Landa koaderno digitala
Hilabete hauetan  landa koadernoa betetzen joan zarete eta bertan hartutako datuekin jada ondorio batzuk atera ditzakegu. Hori horrela izanik, maiatzaren 31a baino lehen zuen landa koaderno digitalaren kopia bat e-mail bidez (miren@artelatz.eus) helaraztea eskertuko genizueke.
Oraindik ez baduzue deskargatu, klikatu hemen.
Mila esker!
Gurasoentzat inkesta
ZiSare Txingudi programaren aurkezpena Irungo La Sallen
Martxoaren 3an Irungo La Salle ikastetxean ZiSare Txingudi programaren aurkezpena egin genuen. Guztira 500 ikasle eta 6 ikastetxe ari zarete ikasturte honetan ikastetxean konposta egiten.
Teledonosti Bidasoaren erreportaia jada ikusgai duzue!


