Gure eskualdean materia organikoa edukiontzi marroia erabiliz gaika sailka genezake edo etxeko konpostajearen bidez autogestiona genezake. Bi kasuetan, helburua bera da, sortutako materia organikoa konpost bihurtzea, bestela, zabortegian bukatuko bailuke.
Gaur egun hondakinen kudeaketaren gaiak duen interesa dela medio, aukera ezin hobea dute ikastetxeek eta, oro har, hezkuntza komunitateak, konpostajearen gaia modu praktiko eta parte-hartzailean lantzeko. Hori dela eta, 2015ean Txingudi Zerbitzuak ZiSare Txingudi  ingurumen hezkuntza programa jarri zuen martxan.
Helburu nagusia, ikasleek sortzen dituzten hondakinetatik abiatuta, ikasleak materia organikoak izan dezakeen balioaz jabearaztea da. Beraz, ZiSare Txingudi Programak honakoak lortzeko balio du:
- Konpostajea hondakin organikoak kudeatzeko bide eraginkorra dela ulertzeko, eskolan nahiz udalerrian.
- Hondakinen murrizketa eta birziklapenaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko.
- Parte-hartzen duten ikastetxeen proiektu pedagogikoak hobetzeko.
Ikasturte honetan eskualdeko hainbat ikastetxe ari dira ekimen honetan parte hartzen eta horregatik ZiSare Txingudi Programak ikasleen ingurune hurbila, hau da familia, programako partaide sentiarazi nahi du. Hori horrela, gaikako bilketaren inguruko inkesta eta bestetik blog hau sortu dira. Blog honen helburua ZiSare Txingudi Programa gertutik ezagutzea da, gaiaren inguruko kezkak elkarbanatzeko eta tokiko entitateek bultzatzen dituzten hondakinen murrizketa, gaikako bilketa eta konpostajearen inguruko ekintzetan parte hartzea sustatzeko.
ARIKETA PRAKTIKOAK
ZiSare Txingudi Programaren bidez, ikasleek hainbat unitate didaktiko lantzen dituzte, honako arlo hauek ezagutzeko: konpostagailu barruan gertatzen den prozesua, materia organikoa konpostagailuan sartzen denetik konpost bihurtzen den arte; konposta egiteko prozesuan parte hartzen dut
en deskonposatzaileak… Ikasleak taldeetan antolatzen dira, prozesuaren jarraipena egiten dute, datuak erregistratzen dituzte eta konpost egoki bat lortzen dutenerako esperimentuak egiteko oinarri batzuk finkatzen dituzte.