EBALUAZIO BILERA ETA FOROA 2016-2017

ZiSarekideok, lehenik eta behin zuen parte-hartzea eskertu nahi dugu, eta ZiSare proiektua aurrerantzean hobetuz joateko zuen iritzi eta balorazioa ezinbestekoa jotzen dugu, beraz, datorren ekainaren 13an parte-hartu dugun ikastetxeetako ordezkariak elkartzera gonbidatzen zaituztegu, eta 2016-2017 ikasturteko Ebaluazio bilera eta Foroa burutuko ditugu.

Mila esker denoi!

ZISARE BILERA-FOROA Gonbidapena

IKASTURTE AMAIERA

Ikasturte amaieran, gure proiektuaren ebaluazioa egin beharra dagu, eta horretarako ZiSarekide zareten irakasleei ebaluazio-inkesta betetzea eskatu dizuegu, hala ere bakar batzuk falta dira oraindik, Gogoratu!

Bestalde, datorren ekainean ebaluazio bilera bat egingo dugu, gu denok topatu eta bakoitzaren iritzi, inpresio eta asmoak plazaratzeko, eta bide batez, datorren urterako hobekuntzak proposatzeko.

Adi egon, datorren egunetan zehaztuko baitugu eguna, ordua eta lekua.

30_esbilera

Ikasturte amaieran…

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…

  • Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak «Materialak deskargatu» deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
  • Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.

Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…

30_es