Ikasturte honetan ere, aurrera ZiSare!!!

Azken bi urte hauetan, pandemia dela eta, hainbat egoera zail eta berri bizi behar izan ditugu hainbat esparrutan, baita gure proiektu xume honetan ere. Hala eta guztiz ere, horrek ez gaitu geldiarazi eta hainbat ikastetxeetan proiektuari gogotsu eta itxaropentsu eutsi diogu.

Hau horrela izanik, aurten, 8 ikastetxek parte hartzen duzue proiektu zoragarri honetan, eta gainera horietatik bat berria dugu, ONGI ETORRI Belaskoenea HLHI! Gainontzekoei, ZORIONAK eta jarraitu horren txukun lan egiten!!

Ikasturte honetan orain arte egindako lanak laburki azalduko ditugu:

  • Iraila hasieran eskualdeko Konpostagailu guztiak kuxkuxeatzera pasa ginen, diagnostiko txiki bat egin genuen eta hortik abiatuta, programari ekin genion.
  • Urria eta Azaroa bitartean FORMAKUNTZA jaso duzue aurten arduratuko zareten ikasle zein irakasleek.
  • Belaskoenean konpostagailua montatu genuen HHko eraikinean, eta gustura ibili ziren 4 eta 5 urteko gelako ikasleak konpostagailua montatzen!
  • Horretaz gain, hustuketak egin ditugu bi ikastetxe desberdinetan:
    • TXINGUDI LH 6.mailako ikasleekin. Hustuketa honetan 2019-2020 ikasturteko uzta atera genuen, eta guztira 60 kilo konpost atera genituen gutxi gora behera! 6.mailako ikasleak lanean zeuden bitartean, 2. eta 4. mailako ikasleak gerturatu ziren konpostagailua nola hustutzen genuen ikustera. Egun zoragarria izan genuen, eta gainera pilo bat ikasi genuen!
    • TALAIA LH 6. mailako ikasleekin. Talaian ere, hustuketa egin genuen eta 50 kilo konpost inguru lortu genituen. Talaian ikasleekin egindako lehendabiziko hustuketa presentziala izan da aurtengoa, 2020 ikasturtean online egin behar izan genuelako, baina primeran aritu dira lanean 6. mailako ikasleak haien iazko uzta biltzen!
  • Eta bukatzeko nola ez, hilabeterto bezala urrian eta azaroan konpostagailuen kontrola egitera pasatu gara, prozesua ongi doala ziurtatzeko.

JARRAITU EZAZUE HORRELA LANEAN!!!