Gogoratu!
Hasi landa koaderno digitala betetzen… gogoratu pasahitza erabiliz sartu eta bertan dagoen artxiboa erabiltzea!

Gogoratu!
Hasi landa koaderno digitala betetzen… gogoratu pasahitza erabiliz sartu eta bertan dagoen artxiboa erabiltzea!



Aurten ere ZiSare berriro ere abian! Datorren astean egingo ditugu Hondarribiako eta Irungo ikastetxeekin lehenengo antolaketa bilerak.

Aurtengo ikasturteko ZiSare Txingudi proiektuari dagokion atala bukatzeko, datorren asteazkenean, ekainaren 15ean, ebaluazio bilera egingo da Txingudiko Zerbitzuak-en Egoitza Nagusian goizeko 10:00etan.
Bertan ikusiko garelakoan.
Hilabete hauetan  landa koadernoa betetzen joan zarete eta bertan hartutako datuekin jada ondorio batzuk atera ditzakegu. Hori horrela izanik, maiatzaren 31a baino lehen zuen landa koaderno digitalaren kopia bat e-mail bidez (miren@artelatz.eus) helaraztea eskertuko genizueke.
Oraindik ez baduzue deskargatu, klikatu hemen.
Mila esker!
Martxoaren 3an Irungo La Salle ikastetxean ZiSare Txingudi programaren aurkezpena egin genuen. Guztira 500 ikasle eta 6 ikastetxe ari zarete ikasturte honetan ikastetxean konposta egiten.
Teledonosti Bidasoaren erreportaia jada ikusgai duzue!
Ia ikastetxe gehienetan konpostaje prozesua aztertu dugu eta jada DBH-ko ikasleekin egingo ditugun saioen datak finkatuak daude. Bigarren unitate didaktiko honetan, bakterio eta onddoak aztertutko ditugu mikroskopio digital baten laguntzaz.

Hezitzaileak gidatuko du saioa baina aurrez gelan lantzeko unitatea jada zintzilik daukazue materiala deskargatu atalean.
Gogoratu, konposta egiterako garaian garrantzitsua dela oinarrizko 4 arauak kontua izatea:

Konpostaje prozesuan sor daitezkeen zalantzak argitzeko, dokumentazioa atalean aurkitzen den «norberak konpostatzeko eskuliburua» eta ikastetxeetan konpostatzeko tailerra dokumentuak kontsultatu ditzakezue.
Ikastetxe gehienekin dagoeneko definituta ditugu lehenengo unitate didaktikoa lantzeko datak. Dakizuenez, lehenengo unitate honek Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresako hezitzaileen gidaritza izango du eta ikastetxe ezberdinetan saio ezberdinak burutuko dira. Unitate honetan konpostaje prozesua eta prozesuan parte hartzen duten langileak aztertuko ditugu.

Unitatea bi zatitan dago banatua, lehena, hezitzaileek ikastetxera egingo dugun bisita aurretik lantzekoa (gelan, irakaslearekin) da eta bigarren zatia (3 eta 4. puntuak), konpostgailua aurrean dutela landuko dute ikasleek hezitzaileen laguntzaz.
Unitatea jada “Materialak deskargatu†atalean duzue zintzilik. Dokumentua betegarria da, gogoratu idazteko edo aldaketak egiteko, lehenik artxiboa deskargatu behar dela.