Ikasturte amaieran…

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…

  • Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak «Materialak deskargatu» deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
  • Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.

Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…

30_es

Bigarren unitate didaktikoan, onddo eta bakterioak aztertuko ditugu

Ia ikastetxe gehienetan konpostaje prozesua aztertu dugu eta jada DBH-ko ikasleekin egingo ditugun saioen datak finkatuak daude. Bigarren unitate didaktiko honetan, bakterio eta onddoak aztertutko ditugu mikroskopio digital baten laguntzaz.

lizuna

Hezitzaileak gidatuko du saioa baina aurrez gelan lantzeko unitatea jada zintzilik daukazue materiala deskargatu atalean.