Laster arte soilik!

Denbora ezin daiteke gelditu, eta ohartzerako ikasturte hau ere amaitu da. Orain, lan handiaren osteko deskantsua dator, merezitakoa!!

Ikasturte osoan zehar burubelarri ibili gara gure konpostagailuak martxan mantentzen, horretarako behar izan den denbora, izardi eta ilusio guztia dedikatuz.

Ikastetxeetako belaunaldi berriek konpostaren sekretua ezagutu dezute, ezagutu eta aditu bihurtu! Bai lagun, ikasturte honetan naturaren sekretu bat barneratu duzu, herritar askok begien aurrean izan da ere, inoiz ikusiko ez dutena.

Gure hondakinak, batzutan jasangarriak eta bestetan erabat desatseginak, denboran zehar nola eraldatzen diren ikusi ditugu. Gure konpostagailuak janari soberakinez bete, tapa itxi eta parebat errekreo igarota, berriro ireki eta irudi ezberdin batekin topatu garela jabetu gara.

Aditua ez denak magiatzat joko du, guk ikusi eta ikasi dugu nor ibili den taparen iluntasunean lanean…

Lan horren fruituak non erabili ere izan dugu!

Dagoeneko ez nauzue behar eta zuen txanda da sekretu hori ez ahaztea. Ahalik eta gehien zabaldu, zuen jakinduria herri zein adin ezberdinetako belarrietara irits dadin. Giltza zuena da. Ni datorren ikasturtean itzuliko naiz, sekretua hurrengo belaunaldiari igarotzera.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak emandako 18.524 euroko dirulaguntzari esker garatu dugu.