Ikasturtea aurrera doa eta ZiSarekideok lanean jarraitzen dugu!

Esan bezala, ikasturtea aurrera doa eta programan parte hartzen duten ikasleek konpostagailuak materia organikoz elikatuz doaz gutxinaka, baita landa koadernoetan prozesuaren inguruko datuak jasotzen ari dira ere.

Batzuei konpostagailua guztiz betetzeko denbora eman die eta guzti! Horregatik, bigarren bat martxan jarri dugu bestearen ondoan!

IMG_3976
Elatzetako ikasleak isurketak egiten eta datuak jasotzen

Hilabetero bezala, programan parte hartzen duten ikastetxe guztietatik pasa gara kontrola egitera eta dena ongi doala ziurtatzera.

IMG-20191220-WA0008
50ºC-ko tenperaturak konpostagailuan!

Eta nahiz eta neguan egon eta kanpoan hotz egiten duen… begira zer nolako tenperaturak lortu ditugun konpostagailu batzuetan urtarrilean zehar!!!

Horrek prozesua primeran doala esan nahi du, eta hor barruan dauden ornogabeak goxo goxo daude gure materia organiko guztia deskonposatzen!

IMG_3945

Konpostajearen prozesu hau hobeto ulertzeko, gure materia organikoa deskonposatzen dituzten ornogabeen azterketa egiten dugu laborategi tailerraren bitartez.

Urtarrilean bi ikastetxeetan egin dugu tailerra:

  • Txingudi Ikastolako 6. mailako ikasleek zomorro espezie desberdinak aurkitu zituzten eta poz-pozik ibili ziren guztiak aztertzen. Baten batek ere, susto ederra hartu zuen armiarma ikusi zuenean! Ah zer nolako araknido interesgarriak ezagutu genituen!
  • Eguzkitza institutuko DBH1. mailako ikasleak eta AAT gelakoak ere, gure ongarria egiten duten ornogabeen bila aritu ziren eta hauen ezaugarriak ezagutu zituzten. Ezin zuten imajinatu hainbeste zomorro espezie desberdin aurkituko zituztenik konpostean.

 

Otsailaren bukaeran hilabete honetako kontrola egitera pasako gara, baina bukatzeko ohartxo bat…Hasi landa koaderno digitala betetzen, modu horretan ikasturte bukaeran lanaren erdia eginda izango duzue. Horretarako, gogoratu pasahitza erabiliz sartu behar zaretela materialen atalean eta bertan dagoen artxiboa deskargatu behar duzuela erabili ahal izateko!

Besterik gabe, ongi izan!!

Udazkenean egindako lanak

Azken asteetan zehar hainbat ekintza egin dira eskualdeko ikastetxeetan ZiSare programaren barruan.

Azaroa oso euritsua izan den arren, Elatzetako hustuketa egiteko atseden eman zigun eguraldiak eta ikusi zein ongi ibili ziren Elatzetako “Bizi-Poza” taldeko kideak elkarlanean konposta ateratzen!

Behin konposta aterata, konpostagailua berriz ere montatu, formazioa jaso eta isurketekin hasi dira berriz ere gogotsu.

 

Horretaz gain La Sallen lehendabiziko taldearekin laborategi saioa egin genuen. Poz pozik eta interes handiz ibili ziren ikasleak gure konpostean dauden xomorroak aztertzen!

Hainbat ikastetxeetan (Toki Alai BHI, Talaia LH eta Talaia BHI) konpostagailua jarri gabe zegoen, beraz konpostagailua kokatuko den tokia bilatu eta egokitu ondoren montatu egin da isurketekin hasi ahal izateko.

Toki Alai

 Talaia BHI

Talaia LH

 

Azkenik, hilabetero bezala Azaroko kontrola burutu egin da, oraingoan gainera zizare baten laguntzarekin, begiratu nola begiratzen zituen bere konpostagailu barruko tenperatura, pH-a eta hezetasuna!!

 

Eguberriak baino lehen abenduko kontrola egitera pasako gara! Ongi izan!

Aurten 9 ikastetxe ZiSaren!

Aurten, guztira 9 ikastetxek hartuko dute parte ZiSaren, izan ere, Hondarribiako Talaia LH, Talaia BHI eta Egiluze ikastetxeak programan parte hartzera animatu dira! Hiru ikastetxe hauetan konpostagailua montatu eta ikasleek konposta egiteko formakuntza saioa jaso ondoren, hasiko dira isurketak egiten. 

Gainontzeko 6 ikastetxeetako ikasleek konposta egiteko formakuntza hilabete hauetan zehar jaso dute,  eta gutxinaka hasi da ikastetxe bakoitza bere konpostagailua elikatzen! Animo, primeran ari zarete eta!!

 

Horretaz gain iraila eta urria bitartean, hustuketak egin ditugu Txingudi Ikastolan eta El Pilarren. Guztira 200 kilo konpost inguru atera ditugu! Begiratu argazkiak!!!

IMG_20191008_084857IMG-20190925-WA0000IMG-20191030-WA0018

Eguraldiak laguntzen badu, hilabete honetan egingo dugu hustuketa Elatzetan!

Ongi izan lagunak eta segi gogor lanean!