Kontrola + Ziurtagiria

Udaberriko oporrak atzean utzi eta berriz ere konpostagailuak elikatzea tokatzen da!! Hori dela eta, bihar apirileko kontrola egitera pasako gara.

Horretaz gain, 2021-2022 ikasturte honetarako prestatu dugun ziurtagiria utziko dizuegu eskolan ere.

Eta beti bezala material lehorra behar baldin baduzue, jarri gurekin harremanetan eta bihar bertan eramango dizuegu!

Ongi izan!!

Martxoak 28, konpostagailuen kontrola

Kaixo ZiSarekideok!!
Hurrengo astelehenean, martxoak 28, zuen ikastetxeetatik pasatuko gara martxoko kontrola egitera eta zuen konpostagailuen egoera zein den ikuskatzera.

Material lehorra edo beste edozein gauza behar izan ezkero, jarri gurekin harremanetan eta astelehenean bertan eramango dizuegu!

Ongi izan!!

Otsaileko KONTROLA

Hilabetero bezala, ikastetxe guztietatik pasa gara konpostagailuen kontrola egitera.

Lan honetarako konpostan aditua den pertsona bat eskolaz eskola doa, eta konpostagailuak ongi daudela ziurtatzeaz gain, prozesua martxan dagoela eta arazoak sortu ez direla ziurtatzen du. Horretarako tenperatura, hezetasuna, pH-a, usaina, kolorea etab. neurtzen ditugu. Horretaz gain, ikastetxe batzuetara material lehorra eramateko aprobetxatu egiten dugu ere!

Nahiz eta negua izan eta kanpoan hotz egiten duen, konpostagailu gehienak tenperatura altuak lortzen ari dira. Begira ezazue bideoa eta ikusi noraino igo diren tenperaturak eta nola ateratzen den ur lurruna gure konpostagailuetatik!