El programa, promovido por Servicios de Txingudi, ha llegado a 875 alumnos en su segunda edición Un total de siete centros escolares de la comarca y 875 alumnos de Primaria y Secundaria toman parte, durante este curso, en el programa ZiSare Txingudi que promueve Servicios de Txingudi con un doble objetivo: por un lado, sensibilizar…
Categoría: Sin categorÃa
ZISARE MAHAINGURUA
Egun on denoi,
Datorren ASTEARTEA EKAINAK 13 egingu dugun ebaluazio bilera eta foroan zuen partehartzea oso garrantzitsua dela gogorarazi nahi dizuet.
Bestalde, foroan zuen esperientziak entzun nahiko ditugu, ZiSare programa zuen ikastetxeetan nola txertatu duzuen orokorrean eta izandako esperientziak azaltzeko 5 minutuko txanda izango duzue bakoitzak.
Mahaingurua agertuko diren ideia eta proposamenak aberatsagoak izango dira zuen ekarpenekin, beraz, hartu paper eta arkatzak eta landu apurtxo bat ZiSare!
Mila esker eta laister arte,

EBALUAZIO BILERA ETA FOROA 2016-2017
ZiSarekideok, lehenik eta behin zuen parte-hartzea eskertu nahi dugu, eta ZiSare proiektua aurrerantzean hobetuz joateko zuen iritzi eta balorazioa ezinbestekoa jotzen dugu, beraz, datorren ekainaren 13an parte-hartu dugun ikastetxeetako ordezkariak elkartzera gonbidatzen zaituztegu, eta 2016-2017 ikasturteko Ebaluazio bilera eta Foroa burutuko ditugu.
Mila esker denoi!

IKASTURTE AMAIERA
Ikasturte amaieran, gure proiektuaren ebaluazioa egin beharra dagu, eta horretarako ZiSarekide zareten irakasleei ebaluazio-inkesta betetzea eskatu dizuegu, hala ere bakar batzuk falta dira oraindik, Gogoratu!
Ikasturte amaieran…
Kaixo ZiSarekideak!
Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…
- Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak «Materialak deskargatu» deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
- Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.
Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…

Konposteko bizidunak behatzen ari gara.
Gogoratu landa koaderno digitala!
Gogoratu!
Hasi landa koaderno digitala betetzen… gogoratu pasahitza erabiliz sartu eta bertan dagoen artxiboa erabiltzea!

Egindako lanek badute saria!
Iaz egindako lanek badute saria, eta ikusteko hona hemen Irungo Txingudi Ikastolako ikasleek eskuratutako konposta!


Berriro gara abian!
Aurten ere ZiSare berriro ere abian! Datorren astean egingo ditugu Hondarribiako eta Irungo ikastetxeekin lehenengo antolaketa bilerak.

Ebaluazio bilera
Aurtengo ikasturteko ZiSare Txingudi proiektuari dagokion atala bukatzeko, datorren asteazkenean, ekainaren 15ean, ebaluazio bilera egingo da Txingudiko Zerbitzuak-en Egoitza Nagusian goizeko 10:00etan.
Bertan ikusiko garelakoan.

