Konposta eginez, janari-hondarrak birziklatuko ditugu

Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Konposta eginez, sukaldean sortzen diren janari-hondar guztiak birziklatuko  ditugu eta lortutako konposta baratzan erabiliz gero, barazki osasuntsuagoak lortuko ditugu.

Konposta ona egiteko sekretu bakarra dago: materia lehorra (inausketa-hondarrak eta hosto lehorrak) eta materia hezea (sukaldeko edo lorategiko hondakinak) ondo nahastu behar dira.

Konposgintzari buruz gehiago ikasi nahi? 

ZiSare Txingudi

2005. urtetik, Irun eta Hondarribian Txingudiko Zerbitzuak-en eskutik konposta bultzatzeko egitasmo ezberdinak garatu dira herritarren artean, bai etxeko konposta bai auzkonpostaren bitartez. Datuei erreparatuz, 717 familiak etxeko konposta egiten dute, hondakin organikoak autokudeatuz.

Konpostagailua

Aurten, Txingudiko Zerbitzuak-ek bultzada eman nahi izan dio ikastetxeetako konpostajeari. Hori horrela izanik, 2015. urteko urrian ZiSare TXINGUDI proiektua abian jarri du. Proiektuak Irun eta Hondarribiako ikastetxeetan konpostajea, ikuspegi integral batetik ezartzeko eta egonkortzeko zerbitzu tekniko baten ezarpena bultzatzen du. Hau da, konpostaje prozesua hiru ikuspegi ezberdinetatik landuko da:

  • Biohondakinen tratamendu gisa
  • Hondakinen prebentzioan sentsibilizazio trena gisa
  • Tresna didaktiko gisa