Kaixo ZiSarekideak!
Ikasturtea bukatzeko gutxi falta da, eta aurtengo ZiSare proiektua ere bere azkeneko urratsetan dago. Hori dela eta, 3 gauza jakinarazi nahi genizkizuen:
1- Alde batetik, konpostagailura egin dituzuen isurketen datuak jaso behar ditugu, beraz eskertuko genuke lehen bait lehen landa koadernoko datuak (edota argazkiak) bidaltzea urte bukaerako memoria egin ahal izateko.

2- Bestetik, proiektuaren inguruko iritzia eta asebetetze maila zein den ezagutzeko, irakaslegoarentzat galdetegi bat prestatu dugu eta hori betetzea eskertuko genuke.

3- Azkenik, hurrengo asteko ostegunean, (ekainak 23) ikastetxe guztietatik pasako gara ekaineko kontrol bisita egitera. Nahi baduzue egunean bertan jaso dezaket landa koadernoa ere.

ONGI IZAN!!!