Kaixo ZiSarekideak!
Ikasturtea bukatzeko gutxi falta da eta proiektuaren ebaluazioa egin beharra dugu.
Horretarako, alde batetik, ZiSarekide zareten irakasleei ebaluazio-inkesta betetzea eskatu dizuegu, zuen iritzi eta balorazioa ezinbestekoa delako proiektua hobetzen joateko.
Bestalde, datorren ekainaren 20an ikasturte honetako ebaluazio bilera egingo dugula jakinarazten dizuegu eta aurten parte hartu duzuen ikastetxeetako ordezkari guztiak elkartzera gonbidatzen zaituztegu. Hona hemen bileraren inguruko informazio gehiago:
ZiSare 2018-19 ikasturtea – Ebaluazio bilera
- Eguna: 2019/06/20 (osteguna)
- Ordua: 10:00etan
- Tokia: Txingudiko Zerbitzuetako egoitza nagusian,(Olaberria auzoa, 18 – Irun)
Azkenik, gogoratu zuen isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak helbide honetara bidali behar dituzuela: amaiamonasterio@artelatz.eus Modu honetan denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko duzue.
Besterik gabe, mila esker eta 20an elkar ikusiko dugu.
Ongi izan!