Ikasturte amaierara iritsi gara jada, eta ugari eta anitzak izan dira ikasturte honetan zehar egindako lanak:
- Konposta egiten hasi aurretik, konposta zer den, nola egin eta neurketa zientifikoak egiten ikasteko, formakuntza saioa jaso dute ikasle guztiek ikasturtearen hasieran.
- Ikastetxe bakoitzak aktibo mantendu du ikasturte guztian zehar konpostagailua, materia organikoz elikatuz eta prozesuaren inguruko hainbat datu jasoz landa-koadernoan.
- Bigarren hiruhilekoan, prozesuan protagonistak diren ornogabeen azterketa burutu dute ikasleek. Lehendabizi, ornogabeak konpostetik atera dituzte. Ondoren, luparekin begiratu eta gako dikotomikoaren laguntzaz izen zientifikoa jarri diete, eta azkenik, mikroskopio digitalaren bitartez gertu-gertutik ikusi ahal izan dituzte aurkitutako xomorroak eta baita hauen ezaugarriak ezagutu ere.
- Konpostaje prozesuak hala eskatuta, zenbait konpostagailu hustu egin dira ikasturtean zehar: Txingudi LH, El Pilar, Toki Alai eta Eguzkitza.
Denon artean lan bikaina egin duzue ikasturte honetan zehar, ZORIONAK!!