2018-19 IKASTURTEKO EBALUAZIO BILERA

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturtea bukatzeko gutxi falta da eta proiektuaren ebaluazioa egin beharra dugu.

Horretarako, alde batetik, ZiSarekide zareten irakasleei ebaluazio-inkesta betetzea eskatu dizuegu, zuen iritzi eta balorazioa ezinbestekoa delako proiektua hobetzen joateko.

Bestalde, datorren ekainaren 20an ikasturte honetako ebaluazio bilera egingo dugula jakinarazten dizuegu eta aurten parte hartu duzuen ikastetxeetako ordezkari guztiak elkartzera gonbidatzen zaituztegu. Hona hemen bileraren inguruko informazio gehiago:

ZiSare 2018-19 ikasturtea – Ebaluazio bilera

  • Eguna: 2019/06/20 (osteguna)
  • Ordua: 10:00etan
  • Tokia: Txingudiko Zerbitzuetako egoitza nagusian,(Olaberria auzoa, 18 – Irun)

 

Azkenik, gogoratu zuen isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak helbide honetara bidali behar dituzuela: amaiamonasterio@artelatz.eus Modu honetan denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko duzue.

Besterik gabe, mila esker eta 20an elkar ikusiko dugu.

Ongi izan!

Mila ikasketa, mila lan

Ikasturte amaierara iritsi gara jada, eta ugari eta anitzak izan dira ikasturte honetan egindako lanak.  Honats:

  • Ikastetxe bakoitzak aktibo mantendu du ikasturte guztian zehar konpostagailua, materia organikoz elikatuz eta prozesuaren inguruko hainbat datu jasoz landa-kuadernoan.
  • Prozesuaz gehiago ikasteko asmoz,  materia organikoaren deskonposaketan eragile nagusiak diren ornogabeen azterketa buruta da ikastetxeetako laborategian.
  • Konpostaje prozesuak hala eskatuta, zenbait konpostagailu hustu egin dira ikasturtean zehar, Hondarribiako Talaia BHIkoa, esaterako.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

IAZKO LANAREN ORDAINA

Kaixo ZiSarekideoi!

Iaz ikasturtean zehar egin genituen isurketak konpostagailuan denboratxoa pasa ondoren egin ditugu konpost hustuketak, ikastetxe bakoitzean kopuru ezberdina lortu dugun arren, denetan primerakoa dela esan beharra dugu! Zorionak lan bikainagaitik!

Hona hemen argazki bildumatxo bat:

ZISARE 2017-2018 IKASTURTEAN

Kaixo ZiSarekide guztioi!

Ongi etorri ikasturte berrira! Prest ZiSare proiektuarekin jarraitzeko?

Gogoan izan, oporretara joan aurretik konpostagailuen azken bisitetan ohar batzuk utzi genituela: hustuketa egin ez genunok, konpostagailuaren hezetasuna mantentzen saiatu eta aireztatu! Egin al duzue? Primeran!

Irailarekin bat denok jarriko gara martxan, beraz, laister gure bisitaren berri izango duzue, alde batetik konpostagailua ireki eta egoera ikusteko, eta era berean, ikasturteko jarduerak antolatzeko.

Laister arte!

ZiSare Txingudi: aprendiendo a compostar en la escuela, desde el jardín al laboratorio — Servicios de Txingudi

El programa, promovido por Servicios de Txingudi, ha llegado a 875 alumnos en su segunda edición Un total de siete centros escolares de la comarca y 875 alumnos de Primaria y Secundaria toman parte, durante este curso, en el programa ZiSare Txingudi que promueve Servicios de Txingudi con un doble objetivo: por un lado, sensibilizar…

via ZiSare Txingudi: aprendiendo a compostar en la escuela, desde el jardín al laboratorio — Servicios de Txingudi

ZISARE MAHAINGURUA

Egun on denoi,

Datorren ASTEARTEA EKAINAK 13 egingu dugun ebaluazio bilera eta foroan zuen partehartzea oso garrantzitsua dela gogorarazi nahi dizuet.

Bestalde, foroan zuen esperientziak entzun nahiko ditugu, ZiSare programa zuen ikastetxeetan nola txertatu duzuen orokorrean eta izandako esperientziak azaltzeko 5 minutuko txanda izango duzue bakoitzak.

Mahaingurua agertuko diren ideia eta proposamenak aberatsagoak izango dira zuen ekarpenekin, beraz, hartu paper eta arkatzak eta landu apurtxo bat ZiSare!

Mila esker eta laister arte,

30_es

EBALUAZIO BILERA ETA FOROA 2016-2017

ZiSarekideok, lehenik eta behin zuen parte-hartzea eskertu nahi dugu, eta ZiSare proiektua aurrerantzean hobetuz joateko zuen iritzi eta balorazioa ezinbestekoa jotzen dugu, beraz, datorren ekainaren 13an parte-hartu dugun ikastetxeetako ordezkariak elkartzera gonbidatzen zaituztegu, eta 2016-2017 ikasturteko Ebaluazio bilera eta Foroa burutuko ditugu.

Mila esker denoi!

ZISARE BILERA-FOROA Gonbidapena

IKASTURTE AMAIERA

Ikasturte amaieran, gure proiektuaren ebaluazioa egin beharra dagu, eta horretarako ZiSarekide zareten irakasleei ebaluazio-inkesta betetzea eskatu dizuegu, hala ere bakar batzuk falta dira oraindik, Gogoratu!

Bestalde, datorren ekainean ebaluazio bilera bat egingo dugu, gu denok topatu eta bakoitzaren iritzi, inpresio eta asmoak plazaratzeko, eta bide batez, datorren urterako hobekuntzak proposatzeko.

Adi egon, datorren egunetan zehaztuko baitugu eguna, ordua eta lekua.

30_esbilera

Ikasturte amaieran…

Kaixo ZiSarekideak!

Ikasturte amaierara gerturatzen ari garen heinean, lantxo batzuk dauzkagu egiteke…

  • Isurketa eta konpostagailuaren inguruko kontrol-datuak «Materialak deskargatu» deritzon atalean dagoen Landa koaderno digitalean sartu eta mailez bidaltzeak denon artean egindako lanaren informazio zehatza lortzen lagunduko digu.
  • Gurasoen inkesta betetzea eskertuko genuke, blog hau erabiliko dugu horretarako, hartaz, ZiSare proiektuan parte hartu duten ikasleek etxeetan egindako lanaren gora-beherak azaltzeko aukera ere izango dute.

Eta bitartean, jarraitu isurketak egin eta konposta aireztatzen…

30_es