Udaberriko oporrak atzean utzi eta berriz ere konpostagailuak elikatzea tokatzen da!! Hori dela eta, bihar apirileko kontrola egitera pasako gara. Horretaz gain, 2021-2022 ikasturte honetarako prestatu dugun ziurtagiria utziko dizuegu eskolan ere. Eta beti bezala… Más
BERRIAK
Martxoak 28, konpostagailuen kontrola
Kaixo ZiSarekideok!!
Hurrengo astelehenean, martxoak 28, zuen ikastetxeetatik pasatuko gara martxoko kontrola egitera eta zuen konpostagailuen egoera zein den ikuskatzera.
Material lehorra edo beste edozein gauza behar izan ezkero, jarri gurekin harremanetan eta astelehenean bertan eramango dizuegu!
Ongi izan!!





Laborategi tailerrak Talaia eskolan eta Egiluzen!
Azkeneko asteetan laborategi tailer batzuk egin ditugu.
TALAIA LH
5. mailako gela guztiek egin zuten pasa den martxoaren 10ean laborategi tailerra Talaia eskolan. Begira ezazue bideoa eta ulertuko duzue zenbat gauza interesgarri ikasi zituzten!





EGILUZE
Egiluzeko ikasleak ere ibili ziren konposta aztertzen interes handiarekin!
Hemen dituzue argazki batzuk!
Hustuketa Elatzetan
Astelehenean, Martxoak 7, 2020-2021 ikasturtean ZiSare programan parte hartu zuten Elatzetako ikasleek iaz elikatutako konpostagailuaren hustuketa egin zuten. Argazkietan ikusi dezakegu bikain egin zutela lan. Guztira 71 kilo konpost atera zituzten! Jarraitu horrela lanean!
Otsaileko KONTROLA
Hilabetero bezala, ikastetxe guztietatik pasa gara konpostagailuen kontrola egitera.
Lan honetarako konpostan aditua den pertsona bat eskolaz eskola doa, eta konpostagailuak ongi daudela ziurtatzeaz gain, prozesua martxan dagoela eta arazoak sortu ez direla ziurtatzen du. Horretarako tenperatura, hezetasuna, pH-a, usaina, kolorea etab. neurtzen ditugu. Horretaz gain, ikastetxe batzuetara material lehorra eramateko aprobetxatu egiten dugu ere!
Nahiz eta negua izan eta kanpoan hotz egiten duen, konpostagailu gehienak tenperatura altuak lortzen ari dira. Begira ezazue bideoa eta ikusi noraino igo diren tenperaturak eta nola ateratzen den ur lurruna gure konpostagailuetatik!
Hustuketa Txingudi Ikastolan
Otsailaren 8an, eguraldia lagun, Txingudi Ikastolako 5.mailako ikasleek konpostagailua hustu zuten. Haiek lan egiten zuten bitartean, 1. eta 3.mailako ikasleak gerturatu ziren konposta zer den ezagutzera eta hemendik urte batzuetara egin beharko duten lana ikustera!
Lan bikaina egin zuten 5.mailakoek. Guztira, 60 kilo konpost atera ziren konpostagailutik, eta horietatik 20 kilo, bahetuta. Begira ezazue bideoa eta ikusi zeinen ongi egin zuten lan!
Zorionak eta jarraitu horrela lanean!
Laborategi tailerrak urtarrilean!
ZiSaren parte hartzen duten ikastetxeak konpostagailuak elikatzen hasi ziren ikasturte hasieran. Hilabete batzuk pasa ondoren, gure materia organikoa konpost bihurtu da, baina nola liteke posible hori gertatzea?
Txingudi Ikastolako 6. mailako ikasleek, Talaia Institutuko Ingurumen tailerreko DBH 2.mailako eta Zientzia aplikatuetako 4.mailako ikasleek eta Eguzkitza Institutuko DBH1. mailako ikasleek urtarrilean egindako laborategi saioetan aztertu dute konpostajearen prozesuan gertatzen dena eta bertako bizidunak aztertu dituzte!





Ikasturte honetan ere, aurrera ZiSare!!!
Azken bi urte hauetan, pandemia dela eta, hainbat egoera zail eta berri bizi behar izan ditugu hainbat esparrutan, baita gure proiektu xume honetan ere. Hala eta guztiz ere, horrek ez gaitu geldiarazi eta hainbat ikastetxeetan proiektuari gogotsu eta itxaropentsu eutsi diogu.
Hau horrela izanik, aurten, 8 ikastetxek parte hartzen duzue proiektu zoragarri honetan, eta gainera horietatik bat berria dugu, ONGI ETORRI Belaskoenea HLHI! Gainontzekoei, ZORIONAK eta jarraitu horren txukun lan egiten!!
Ikasturte honetan orain arte egindako lanak laburki azalduko ditugu:
- Iraila hasieran eskualdeko Konpostagailu guztiak kuxkuxeatzera pasa ginen, diagnostiko txiki bat egin genuen eta hortik abiatuta, programari ekin genion.
- Urria eta Azaroa bitartean FORMAKUNTZA jaso duzue aurten arduratuko zareten ikasle zein irakasleek.
- Belaskoenean konpostagailua montatu genuen HHko eraikinean, eta gustura ibili ziren 4 eta 5 urteko gelako ikasleak konpostagailua montatzen!


- Horretaz gain, hustuketak egin ditugu bi ikastetxe desberdinetan:
- TXINGUDI LH 6.mailako ikasleekin. Hustuketa honetan 2019-2020 ikasturteko uzta atera genuen, eta guztira 60 kilo konpost atera genituen gutxi gora behera! 6.mailako ikasleak lanean zeuden bitartean, 2. eta 4. mailako ikasleak gerturatu ziren konpostagailua nola hustutzen genuen ikustera. Egun zoragarria izan genuen, eta gainera pilo bat ikasi genuen!





- TALAIA LH 6. mailako ikasleekin. Talaian ere, hustuketa egin genuen eta 50 kilo konpost inguru lortu genituen. Talaian ikasleekin egindako lehendabiziko hustuketa presentziala izan da aurtengoa, 2020 ikasturtean online egin behar izan genuelako, baina primeran aritu dira lanean 6. mailako ikasleak haien iazko uzta biltzen!



Talaia eskolako 6.mailako ikasleak hustuketa egiten
- Eta bukatzeko nola ez, hilabeterto bezala urrian eta azaroan konpostagailuen kontrola egitera pasatu gara, prozesua ongi doala ziurtatzeko.



JARRAITU EZAZUE HORRELA LANEAN!!!
Ikasturtea aurrera doa eta ZiSarekideok lanean jarraitzen dugu!
Esan bezala, ikasturtea aurrera doa eta programan parte hartzen duten ikasleek konpostagailuak materia organikoz elikatuz doaz gutxinaka, baita landa koadernoetan prozesuaren inguruko datuak jasotzen ari dira ere.


Batzuei konpostagailua guztiz betetzeko denbora eman die eta guzti! Horregatik, bigarren bat martxan jarri dugu bestearen ondoan!

Hilabetero bezala, programan parte hartzen duten ikastetxe guztietatik pasa gara kontrola egitera eta dena ongi doala ziurtatzera.

Eta nahiz eta neguan egon eta kanpoan hotz egiten duen… begira zer nolako tenperaturak lortu ditugun konpostagailu batzuetan urtarrilean zehar!!!
Horrek prozesua primeran doala esan nahi du, eta hor barruan dauden ornogabeak goxo goxo daude gure materia organiko guztia deskonposatzen!

Konpostajearen prozesu hau hobeto ulertzeko, gure materia organikoa deskonposatzen dituzten ornogabeen azterketa egiten dugu laborategi tailerraren bitartez.
Urtarrilean bi ikastetxeetan egin dugu tailerra:
- Txingudi Ikastolako 6. mailako ikasleek zomorro espezie desberdinak aurkitu zituzten eta poz-pozik ibili ziren guztiak aztertzen. Baten batek ere, susto ederra hartu zuen armiarma ikusi zuenean! Ah zer nolako araknido interesgarriak ezagutu genituen!






- Eguzkitza institutuko DBH1. mailako ikasleak eta AAT gelakoak ere, gure ongarria egiten duten ornogabeen bila aritu ziren eta hauen ezaugarriak ezagutu zituzten. Ezin zuten imajinatu hainbeste zomorro espezie desberdin aurkituko zituztenik konpostean.







Otsailaren bukaeran hilabete honetako kontrola egitera pasako gara, baina bukatzeko ohartxo bat…Hasi landa koaderno digitala betetzen, modu horretan ikasturte bukaeran lanaren erdia eginda izango duzue. Horretarako, gogoratu pasahitza erabiliz sartu behar zaretela materialen atalean eta bertan dagoen artxiboa deskargatu behar duzuela erabili ahal izateko!
Besterik gabe, ongi izan!!
Udazkenean egindako lanak
Azken asteetan zehar hainbat ekintza egin dira eskualdeko ikastetxeetan ZiSare programaren barruan.
Azaroa oso euritsua izan den arren, Elatzetako hustuketa egiteko atseden eman zigun eguraldiak eta ikusi zein ongi ibili ziren Elatzetako “Bizi-Poza” taldeko kideak elkarlanean konposta ateratzen!
Behin konposta aterata, konpostagailua berriz ere montatu, formazioa jaso eta isurketekin hasi dira berriz ere gogotsu.
Horretaz gain La Sallen lehendabiziko taldearekin laborategi saioa egin genuen. Poz pozik eta interes handiz ibili ziren ikasleak gure konpostean dauden xomorroak aztertzen!
Hainbat ikastetxeetan (Toki Alai BHI, Talaia LH eta Talaia BHI) konpostagailua jarri gabe zegoen, beraz konpostagailua kokatuko den tokia bilatu eta egokitu ondoren montatu egin da isurketekin hasi ahal izateko.
Toki Alai
Talaia BHI
Talaia LH
Azkenik, hilabetero bezala Azaroko kontrola burutu egin da, oraingoan gainera zizare baten laguntzarekin, begiratu nola begiratzen zituen bere konpostagailu barruko tenperatura, pH-a eta hezetasuna!!
Eguberriak baino lehen abenduko kontrola egitera pasako gara! Ongi izan!
Aurten 9 ikastetxe ZiSaren!
Aurten, guztira 9 ikastetxek hartuko dute parte ZiSaren, izan ere, Hondarribiako Talaia LH, Talaia BHI eta Egiluze ikastetxeak programan parte hartzera animatu dira! Hiru ikastetxe hauetan konpostagailua montatu eta ikasleek konposta egiteko formakuntza saioa jaso ondoren, hasiko dira isurketak egiten.
Gainontzeko 6 ikastetxeetako ikasleek konposta egiteko formakuntza hilabete hauetan zehar jaso dute, eta gutxinaka hasi da ikastetxe bakoitza bere konpostagailua elikatzen! Animo, primeran ari zarete eta!!
Horretaz gain iraila eta urria bitartean, hustuketak egin ditugu Txingudi Ikastolan eta El Pilarren. Guztira 200 kilo konpost inguru atera ditugu! Begiratu argazkiak!!!
Eguraldiak laguntzen badu, hilabete honetan egingo dugu hustuketa Elatzetan!
Ongi izan lagunak eta segi gogor lanean!