Aspaldiko ZiSarekideok!!

Udara aurretik gure berririk izan ez baldin baduzue ere, lanean ibili gara!

Aurreko ikasturtean sortutako hondakinak konpost nola bihurtu diren ikusi dugu hustuketa tailerrak burutuz. Ikastetxe bakoitzaren erritmoa ezberdina denez, oraingoan Txingudiko ikastolan, Talaiako lehen hezkuntza zein bigarren hezkuntzan eta Egiluze ikastetxean izan gara.

Guztira 123 kg konpost lortu ditugu!

Eta konpost guzti horrekin orain zer???

Ba esperimentu bat jarri dugu martxan! Aurrerago izango ditugu erantzunak…

Ikasle berriekin formakuntza saioak ere egin ditugu, eta baita laborategi tailerrenbat ere.

Hau martxan da berriro!

Lan handiaren emaitzak

Aspaldian ezer idatzi ez badut ere ez da lanik egin ez dugunaren seinale!! Hilabete hauetan burubelarri ibili gara guztiok konpostaren munduan eta emaitzak oso onak izan dira.

Ikasturte honetan 38 laborategi tailer egin ditugu! Ez da zifra makala ez… Denetarik ikusi dugu, bai zomorro artean eta baita ikasleen artean ere jeje. Hasieratik zirrara handia erakutsi dutenak egon dira, hasieran beldurti eta amaieran ausart jokatu dutenak eta baita nazka gainditu ezin izan dutenak ere.

Bada dibertsitatea gure geletan ere!

Eguzkitza ikastetxean urte batzuen ostean eta pronostiko guztien aurka konpostagailuaren hustuketa egin genuen. Lehen mailakoak eta ZIG gela gustura ibili zen lanean, horrela jakinarazi zidaten behintzat. Datorren ikasturtean ikastetxean bertan duten baratzean erabiltzeko konposta lortu zuten eta baita ikasturte osoko lanaren emaitza ikustea ere.

Azkenik, ikasturte honetan tailer berri bat aurkeztu da eta Txingudiko 6. mailakoak izan dira egitera ausartu diren lehendabizikoak.

Ikasturte osoan konposta gora eta behera hitz egiten, aztertzen eta ikasten gabiltza.

Baina hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua bada!

Konpostaren erabilera nolakoa izan beharko litzatekeen aztertzeko esperimentu bat planteatu da. Garaiko eta bertako landareak konpost eta lur proportzio ezberdinetan landatu dira, datuak hartu eta datozen asteetan landareak nola eboluzionatzen duen aztertuko da. Txingudin marrubiak landatu genituen, eta lastima handiz talderen batek ikasturte amaieran ez duela marrubirik probatuko aurreikusten dut… Baina tira, ez zaio sekula zenbat konpost erabili behar EZ duen ahaztuko!

Konposta zein proportziotan erabili?

Badakigu konposta ez dela sustrato bat, baizik eta gure materia organikoaren deskonposizioaz lortzen dugun ongarri naturala. Baina zein proportzioran komeni da erabiltzea?

Galdera honi erantzuteko, duela hilabete batzuk Talaia BHIko Zientzia Aplikatuetako ikasleek experimentu bati ekin zioten.

Experimentuaren helburua konposta erabiltzerakoan konposta eta lurraren (edo sustratoaren) proportzio egokia zein den aztertzea izan zen. Horretarako, espezie eta tamaina bereko 5 landare lorontzi desberdinetan landatu zituzten. Lorontzi bakoitzean lur eta konpost proportzio desberdinak zeuden:

Hilabeteak aurrera joan eta gure landareak hazitzen hasi ziren, baina denak modu desberdinean…baten hostoak «erre» egin ziren, beste bat asko handitu zen, beste bat gutxiago… eta modu honetan proportzio egokiena zein den ikusi ahal izan genuen!

Ezetz asmatu zein izan den proportziorik egokiena?? Begira ezazue experimentu bukaeran ateratako argazkia eta atera zuen ondorioak!!