Martxoaren 3an Irungo La Salle ikastetxean ZiSare Txingudi programaren aurkezpena egin genuen. Guztira 500 ikasle eta 6 ikastetxe ari zarete ikasturte honetan ikastetxean konposta egiten.
Teledonosti Bidasoaren erreportaia jada ikusgai duzue!
Martxoaren 3an Irungo La Salle ikastetxean ZiSare Txingudi programaren aurkezpena egin genuen. Guztira 500 ikasle eta 6 ikastetxe ari zarete ikasturte honetan ikastetxean konposta egiten.
Teledonosti Bidasoaren erreportaia jada ikusgai duzue!
Ia ikastetxe gehienetan konpostaje prozesua aztertu dugu eta jada DBH-ko ikasleekin egingo ditugun saioen datak finkatuak daude. Bigarren unitate didaktiko honetan, bakterio eta onddoak aztertutko ditugu mikroskopio digital baten laguntzaz.

Hezitzaileak gidatuko du saioa baina aurrez gelan lantzeko unitatea jada zintzilik daukazue materiala deskargatu atalean.
Gogoratu, konposta egiterako garaian garrantzitsua dela oinarrizko 4 arauak kontua izatea:

Konpostaje prozesuan sor daitezkeen zalantzak argitzeko, dokumentazioa atalean aurkitzen den «norberak konpostatzeko eskuliburua» eta ikastetxeetan konpostatzeko tailerra dokumentuak kontsultatu ditzakezue.
Ikastetxe gehienekin dagoeneko definituta ditugu lehenengo unitate didaktikoa lantzeko datak. Dakizuenez, lehenengo unitate honek Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresako hezitzaileen gidaritza izango du eta ikastetxe ezberdinetan saio ezberdinak burutuko dira. Unitate honetan konpostaje prozesua eta prozesuan parte hartzen duten langileak aztertuko ditugu.

Unitatea bi zatitan dago banatua, lehena, hezitzaileek ikastetxera egingo dugun bisita aurretik lantzekoa (gelan, irakaslearekin) da eta bigarren zatia (3 eta 4. puntuak), konpostgailua aurrean dutela landuko dute ikasleek hezitzaileen laguntzaz.
Unitatea jada “Materialak deskargatu†atalean duzue zintzilik. Dokumentua betegarria da, gogoratu idazteko edo aldaketak egiteko, lehenik artxiboa deskargatu behar dela.
Konpostaren hezetasuna eta pH-a neurtzeko, ZiSare motxiletan aurkituko duzuen pH-a eta hezetasuna neurtzeko aparatua erabili behar duzue. Neurketak egiteko, aparatua konpost pilaren erdian sartu behar duzue.
pH-ak konposta azidoa (pH-a 7 baino txikiagoa), alkalinoa (pH-a 7 baino handiagoa) edo neutroa (pH-a 7 denean) den adierazten digu. Komenigarria da gure konpostaren pH-a ahalik eta neutroena izatea, hau da, 7 tik gertu egotea, izan ere  materia organikoa deskonposatzeaz ar
duratzen diren mikroorganismoek ez dituzte balore horretatik urruntzen diren baloreak jasaten. Hau gertatuko balitz, konpostaje prozesua moteldu egingo litzateke. Laranja eta limoi azalek edota pinu hosto lehorrek adibidez, pH balore baxuak ematen dituzte. Belarrak, sukaldeko hondakin berdeek edo egurrek, aldiz, pH-aren balorea handitu dezakete, konposatu alkalinoak askatzen baitituzte. Gure aparatuarekin pH-a neurtzeko, beheko eskala begiratu behar dugu, irudian adierazten den bezala.

Konpostaren hezetasuna neurtzen dugunean, konpostak daukan ur kantitatea neurtzen dugu. Hasierako fasean hezetasuna %60 ingurukoa izatea garrantzitsua da, materia organikoa deskonposatzeaz arduratzen diren organismoek beren jarduera garatzeko ur kantitate apur bat behar baitute. Hezetasuna neurtzerakoan, erdian dagoen eskala begiratu behar dugu.Gogoratu hezetasuna ehunekotan neurtzen dugula.
Konposta egitea sukaldeko eta baratzeko hondakin organikoak ongarri bihurtzea da. Konposta eginez, sukaldean sortzen diren janari-hondar guztiak birziklatuko  ditugu eta lortutako konposta baratzan erabiliz gero, barazki osasuntsuagoak lortuko ditugu.
Konposta ona egiteko sekretu bakarra dago: materia lehorra (inausketa-hondarrak eta hosto lehorrak) eta materia hezea (sukaldeko edo lorategiko hondakinak) ondo nahastu behar dira.
Konposgintzari buruz gehiago ikasi nahi?Â
2005. urtetik, Irun eta Hondarribian Txingudiko Zerbitzuak-en eskutik konposta bultzatzeko egitasmo ezberdinak garatu dira herritarren artean, bai etxeko konposta bai auzkonpostaren bitartez. Datuei erreparatuz, 717 familiak etxeko konposta egiten dute, hondakin organikoak autokudeatuz.

Aurten, Txingudiko Zerbitzuak-ek bultzada eman nahi izan dio ikastetxeetako konpostajeari. Hori horrela izanik, 2015. urteko urrian ZiSare TXINGUDI proiektua abian jarri du. Proiektuak Irun eta Hondarribiako ikastetxeetan konpostajea, ikuspegi integral batetik ezartzeko eta egonkortzeko zerbitzu tekniko baten ezarpena bultzatzen du. Hau da, konpostaje prozesua hiru ikuspegi ezberdinetatik landuko da: