Ikasturtea aurrera doa eta ZiSarekideok lanean jarraitzen dugu!

Esan bezala, ikasturtea aurrera doa eta programan parte hartzen duten ikasleek konpostagailuak materia organikoz elikatuz doaz gutxinaka, baita landa koadernoetan prozesuaren inguruko datuak jasotzen ari dira ere.

Batzuei konpostagailua guztiz betetzeko denbora eman die eta guzti! Horregatik, bigarren bat martxan jarri dugu bestearen ondoan!

IMG_3976
Elatzetako ikasleak isurketak egiten eta datuak jasotzen

Hilabetero bezala, programan parte hartzen duten ikastetxe guztietatik pasa gara kontrola egitera eta dena ongi doala ziurtatzera.

IMG-20191220-WA0008
50ºC-ko tenperaturak konpostagailuan!

Eta nahiz eta neguan egon eta kanpoan hotz egiten duen… begira zer nolako tenperaturak lortu ditugun konpostagailu batzuetan urtarrilean zehar!!!

Horrek prozesua primeran doala esan nahi du, eta hor barruan dauden ornogabeak goxo goxo daude gure materia organiko guztia deskonposatzen!

IMG_3945

Konpostajearen prozesu hau hobeto ulertzeko, gure materia organikoa deskonposatzen dituzten ornogabeen azterketa egiten dugu laborategi tailerraren bitartez.

Urtarrilean bi ikastetxeetan egin dugu tailerra:

  • Txingudi Ikastolako 6. mailako ikasleek zomorro espezie desberdinak aurkitu zituzten eta poz-pozik ibili ziren guztiak aztertzen. Baten batek ere, susto ederra hartu zuen armiarma ikusi zuenean! Ah zer nolako araknido interesgarriak ezagutu genituen!
  • Eguzkitza institutuko DBH1. mailako ikasleak eta AAT gelakoak ere, gure ongarria egiten duten ornogabeen bila aritu ziren eta hauen ezaugarriak ezagutu zituzten. Ezin zuten imajinatu hainbeste zomorro espezie desberdin aurkituko zituztenik konpostean.

 

Otsailaren bukaeran hilabete honetako kontrola egitera pasako gara, baina bukatzeko ohartxo bat…Hasi landa koaderno digitala betetzen, modu horretan ikasturte bukaeran lanaren erdia eginda izango duzue. Horretarako, gogoratu pasahitza erabiliz sartu behar zaretela materialen atalean eta bertan dagoen artxiboa deskargatu behar duzuela erabili ahal izateko!

Besterik gabe, ongi izan!!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s